Interbiak elkarteak Basauri eta Gipuzkoako herrialdeko mugaren arteko Bizkaiko tartea kudeatzen du erabileragatiko kanonaren sistemaren bitartez. Horrela, Bizkaia Arku Atlantikoko funtsezko lurraldea den aldetik bere lehiakortasuna mantentzeko beharrezko den edukiera handiko bide-sarearen prestazioak bermatzeko helburua du. Bizkaiko Autobideak errepide-tarte horretako adjudikaziodun elkartea da 2013. urtera arte. Bizkaiko tartearen kudeaketan batera lan egiten dugu, eta Bidegirekin elkarlanean (Gipuzkoako Foru Aldundiko Elkartea) bidearen kudeaketa global koordinatuan. Interbiak elkarteak autobidea Europako estandar altuenen barruan kudeatzeko konpromisoa egin du. Gure lehentasunen artean biziki garrantzitsua da bezeroaren poza eta trafiko-eskaeraren kudeaketa egokia uztartzea. Zalantzarik gabe, segurtasuna eta Ingurumena babestea lehentasunezkoak dira kudeaketa horretan. Balore horien ondorioz, adjudikaziodun elkarteak egin beharreko jarduketak (Bizkaiko Autobideak) kalitate-estandarren bitartez baloratuko dira erabilgarritasuna, segurtasuna, kalitatea eta erosotasuna hobetu eta bermatzeko asmoz. |