Interbiak, Bizkaiko Foru Aldundiko Garraio eta Herri Lan Sailera atxikita dagoen foru elkarte publikoa da. Foru agindu baten bidez elkarte honek Bizkaia 2003 Irisgarritasun Plana kudeatu behar du.

Bizkaiko Foru Aldundiak 2002ko maiatzaren 28an eman zuen erabakiaren bidez, "Bizkaiko Hegoaldeko Akzebilitatea, S.A. (Interbiak)"foru elkarte publikoa eratu zuten. Eraketa hori Bizkaiko Batzar Nagusien Azpiegitura Batzordeak hartutako ondorioetan oinarritu zen, honek, Bizkaia 2003 Irisgarritasun Plan Bereziari buruzko Ikerketa Batzordeak proposatuta, Bizkaiko Lurralde Historikoko bideetako azpiegitura publikoak azken urteotan egondako trafiko hazkundeari egokitzea ahalbidetuko duten hainbat jarduketa egiteko beharra azpimarratu zuen.

2003ko ekainaren 6tik aurrera, Interbiak elkarteak A-8, errepidearen Bizkaiko tartea kudeatuko du erabileragatiko kanonaren bidez. Kanon honek, eskaera arautzeko ezarri dutenak, autobidea estandar egoki batzuetan mantentzea ahalbidetuko du eta azpiegitura berriak egitearen defizita arintzen lagunduko du.

"Bizkaiko Hegoaldeko Akzebilitatea S.A."-ren helburu soziala A-8 Autobidea erabileragatiko kanon baten bidez kudeatzea da, hain zuzen ere, Basauri eta Gipuzkoarekiko mugaren artean dagoen tartean, baita Metropoliko Hegoaldeko Saihesbidea eraiki eta berau erabiltzeagatiko kanon bat aplikatuz kudeatzea eta Bizkaiko Foru Aldundiak agindu liezazkiokeen bideetako bestelako azpiegiturak eraikitzea ere.