BI-636 foru errepidea Bizkaiko errepideen oinarrizko sarean dago; gaur egun, hizpide dugun tartean trafikoaren eguneko batez besteko intentsitatea (EBBI) 21.000 ibilgailukoa da: ia %10 astunak dira eta urteko hazkunde-tasa %3,7 da.

Ballontiko ardatza, Balontiko errekaren ezker ertzetik paralelo doa, Santurtzi, Portugalete, Sestaoko hegoekialdetik eta ertz horretako hurrengo herri batzuei zerbitzatzen die; Barakaldo, Trapagaran, Ortuella eta Abanto; Hauek eremu batetik A-8ri konektaturik daude eta bestetik egingo den itsasadarraren Metropoli ertzari.


                          Ballontiko Ardatza [1,98MB]

                                     Ballontiko Ardatza (PDF formatuan jeitsi) [1,98MB]

Balontiko ardatza, noranzko bakoitzean bi erreiez osatua, erdibitzaile batez bananduta eta 1500 metrotako luzeerarekin definitzen da. Nervacero eta Galindoko biribilgune tartean hirugarren errei bat gehitu da, honek kamioien irteera eta Lamiakoko irteera adar bat jartzea errazten duelarik.

Portugaleteko logura, hemendik A-8ra eta ezkerraldeko hurrengo udalerrietara sartu ahal da : Portugalete eta Ortuella.

Nervaceroko Industrialdeko lotura, honek industrialdea honetarako sarbidea errazten du.

Galindoko biribilgunea, 4 adarrez osoturik ; 2 Balontiko ardatzera eta beste 2, Bi 3747 errepidera . Ortuella eta Trapagako herrien lotura bidea.

Mankonzagako Lotura; Balontiko ardatzatik, Sestaoko hirigunera eta Trapaga bailararantz egingo den geroagoko planeamentuari bidea emango dio.

Cuetoko biribilgunea: Balontiko ardatzaren enborra eta BI 3744 errepidearen arteko lotura bezela balio duena.

Bidegorri baten eraikuntza era aurreikusita dago, Canporras parkean dagoen beste batekin konektatzen duelarik. Bere zabalera 5 metrotakoa da, haueatik 2 oinezkoentzat erreserbaturik egongo dira.

2004ko azaroan Ballontiko Ardatza deritzon bide-zati nagusia eraikitzeko lanak hasiko dira; bide horrek Abanto eta Sestao lotuko ditu. Portugalete-Markontzaga-Kueto enborrari dagokio; enbor hori 2,5 kilometroko bidea da, loturak eta elkarguneak dituena eta Ezkerraldeko udalerrien arteko komunikazioak egituratuko dituena; horrez gain, 634 errepide nazionalean eta A-8 autobidean trafikoa gutxiagotzea ahalbidetuko du. Interbiak-ek Construcciones Olabarri SL; Proyectos y Construcciones Albatros SA; Bycam Servicios Edificios e Infraestructuras SA; Asfaltado Olarra SA; Construcciones Murias SA. enpresek osatzen duten aldi baterako enpresa-elkarteari adjudikatu dio obraren burutzapena, 50,65 milioi eurotan.
Lanak amaitzeko epea 2006. urtearen amaieran bukatuko da.
Proiektuaren arabera, hiru biribilgu nagusi eraikiko dira. Portugaletekoa ez ezik, Galindoko biribilgua ere azpimarratzeko modukoa da; biribilgu hori jatorritik 1.200 metrora kokatuko da, eta Galindoko futbol-zelaietako zerbitzu-aparkalekuetara iritsiko den bide-adar batekin lotuko da. Horrez gainera, egungoaren gainean, Kuetoko biribilgua ere proiektatuko da, Ballontiko Ardatzaren eta Bilbao 644 eskualdeko errepidearen (Galindoko korridorearen) arteko lotura ahalbidetze aldera; horren desdoblamendua ere proiektuan jasota dago.
Bide berriarekin paraleloan, bidegorria eraikitzea proiektatu da, oinezkoentzako pasealekuak sartzen dituena.

Burutu behar den zatia: Portugalete-Markontzaga-Kueto.

Obraren iraupena, gutxi gora-behera: 24 hilabete.

Aurrekontua: 50,657 milioi euro.

Trafikora noiz irekiko den: 2006ko abenduan.