A-8 Autobidearen edukiera ia gaindituta dago Bilbo Handitik igarotzen den zatian.

Kilometroetako auto-ilarak eta luze itxoin behar izatea; 100.000 ibilgailu baino gehiago ibiltzen dira egunero A-8 Autobidean zehar. Autoz beteta dagoen bide lasterra da, bertatik Bilbotik ateratzen eta bertan sartzen diren ibilgailuak, garraio publikoa eta trafiko astuna, batzuetan merkantzia arriskutsuak daramatzana, ibiltzen dira.

Honek istripuak areagotzea eragiten du. RAC elkartearen arabera, batez beste bi istripu gertatzen dira A-8 autobidean eta azkeneko bi urteotan istripu-tasak % 15eko hazkundea izan du.

Hainbeste auto ibiltzeak ingurumenean ere kalteak eragiten ditu, hala nola airearen kutsadura eta zarata, arazo hauek zuzenago ukitzen dituzte igarotzen den hiriguneak, hauek haztea eta, ondorioz, garatzea galarazten delarik.

Egoera hau oso kezkagarria da eta behar-beharrezkoa da bidea autoz husteko neurriak hartzea, honek errepideko kalitatea eta segurtasuna hobetuko dituelakoan.

Neurri horien bidez ibilgailu pribatua erabiltzea murriztu, garraio publikoa sustatu eta bide edo saihesbide berriak eraiki behar ditugu.

Metropoliko Hegoaldeko Saihesbidea edukiera handiko azpiegitura den aldetik, trafiko astuna eta ibilbide luzekoa hartzeko gauza izango da, horrela,ibilgailu hauek Bilboko eta Ezkerraldeko gainerako udalerrietako hiri-ingurunetik urrutiratuko liratekeela eta era berean Hegoaldeko Irtenbidea Bilbora sartzeko hiriko bide bat bilakatzea ahalbidetuko litzateke.